Hazi
Itzuli


Legezko informazioa

Lege oharra


HAZIren titulartasunekoak dira webgune honen eta bertako edukien gaineko jabetza-eskubideak, Euskadi Smart Country ekimenaren esparruan, hala xedatzen baitu Gobernu Kontseiluaren 2018ko uztailaren 10eko Erabakiak. Haren bidez, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, ITELAZPI, SPRI eta HAZI enpresa publikoek eta hiru foru-aldundiek batera abiarazten dute ekimen hau, Euskadi lurralde adimendun gisa sendotzeko bidean aurrera egiteko. HAZIk noiznahi aldatu ahal izango ditu webgune honetako informazioa, konfigurazioa edo aurkezpena, aldez aurretik abisatu beharrik izan gabe. Erabiltzaileak izango du erantzukizuna webgune honetako informazioa erabiltzearen gainean. HAZIk ez du izango erantzukizunik informazioa eskuratzetik edo erabiltzetik erator daitekeen ezein ondorioren gainean, bere eskumenak hertsiki baliatzean bete behar dituen lege-xedapenak aplikatzearen ondoriozko jarduketen gainean izan ezik. Halaber, HAZIk ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik webgune honetan aipatzen diren hirugarrenen orrietara joateko esteken edo haien edukien gainean. HAZI ez da izango erantzule telekomunikazio-operadoreek, Gai Ekonomiko eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioak, udalek eta/edo erakutsitako informazioa sortzeko erabili diren norbanakoek emandako datuen gainean, eta haiek izango dira emaniko datuen egiazkotasunaren eta eguneratzearen erantzule bakar.